Asanbladak
Eskualdeetako asanblada autonomoen txokoa
Zer da Kitzikan?
Sexu askapenerako gazte antolakundea

Kitzikan, sexualitatea eta ekintza politikoa bateratzen dituen gazte antolakundea da. Heterosexualitatearen erregimen politikoaren haustura lortze bidean borrokarako tresna iraultzailea da Kitzikan.

Kitzikan, 2015eko urte hasieran jaio zen, eta queer mugimendu garaikidearen Euskal Herriko gazte antolakundea da. Bi urte luzez egindako eratze prozesuan zehar eztabaidatutako eta onartutako proposamen politikoa du gidari. Eskualdeetako asanblada autonomoak eratzen dute antolakundea, inolako maila hierarkikorik gabe.
Heterosexualitatearen erregimen politikotik jaiotzen diren dispositibo guztien kontrako muturreko jarrera erradikala.~Zer da queer?
Queer teoria bereganatu zuten lehenengo eragileen sorreraren 30 urte betetzen direlarik, orain da momentu historikoa non ideia guzti horiek osatzen hasi diren. Chicagon burututako nazioarteko biltzarraren ondorioak bereganatuz eta hasierako akatsetatik ikasiz jaio da Kitzikan, nazioarteko beste gazte antolakundeekin batera queer mugimendu politikoaren parte dena.
Gomendioak
Mugimenduaren lagunak, pentsalariak, ekintzaileak...

Leo Silvestri

Queer Pentsalaria

Pedro Lemebel

Idazle Txiletarra
Materiala
Argitalpenak, formakuntzarako materiala, kartelak...

Boterea leku guztietan dago.

"Estatuak funtzionatzen duen moduan funtzionatu ahal izateko, ezinbestekoa du gizona emakumearekiko, heterosexuala homosexualarekiko eta adinekoa adingabekoarekiko dominazio erlazio zehatz bat ezartzea. Berezko forma eta autonomia erlatiboa duen dominazioa gainera."
Harremanak
Antolakundean parte hartzeko, zure eskualdean asanblada eratzeko, bestelako informazioa eskuratzeko...